erreminta
1 iz. Lanean erabiltzen den tresna. Ik. lanabes. Zoazte erreminta berezien bila! Neurtzeko zinta, mailua, zerra eta bihurkina dira erreminta-kaxako tresnarik ohikoenak. 2 iz. kirol. Pilotako hainbat modalitatetan erabiltzen den tresna. Hara non topatu zituen kutxa handi batean errebotean jokatzeko erremintak: saskiak, eskularruak, pilota zaharrak...
3 iz. kirol. Erremintaren bat erabilita jokatzen den pilota-jokoa. Gaztetan esku pilotan ibili, eta gero erremintara jotzen dugu neska gehienok. Erremintan ez da erraza buruz buru partida onak ikustea, baina atzokoa itzela izan zen. Erremintako pilota-modalitateak, hau da, zesta-punta, pala eta erremontea, protagonista izango ditu Frontoi Luzea saio berri honek.