1 emaitza esajeratu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

esajeratu, esajera, esajeratzen
du ad. Heg. beh. Zerbait, benetan den baino handiagoa edo garrantzitsuagoa azaldu. Ik. handizkatu 2. Ez al zaik iruditzen pittin bat esajeratzen ari haizela?

Aztergaia: esajeratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:018 2003-01-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan esajeratu sarrera, Elexp Berg ("Karua da baiña etxat pentsatzen esajeraua. Ixildu hari esajerau hori").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

esajeratu (eta esageratu 1) 12: A. Arozena ("Esajeratua? Esango didazute"), I. Zubeldia ("Behar bada haseran pixka bat esajeratzea ere komeni da, haurren atentzioa adi-adi edukitzeko"), X. Mendiguren B. 2 ("Meategietan ezbeharrak gerta litezkeelako esajeratuz haurrak ikaratu behar ez badituzue ere, marrazkian badago nahikoa zantzu haurrei aditzera emateko meatzarien lana gogorra eta arriskutsua dela [...] Istorioak doministiku egitea eskatzen badu, egin litekeen doministikurik handi eta esajeratuena merezi du haurrak"), J. Zabaleta ("Hik dena esajeratu egiten duk"), DV Zabalik 1989 ("Ingurugiroaren Defentsarako Erakunde Amerikarrarentzat esajeratu samarra da aurreko kalkulu hau"), BAtx 2 ("zein esajeratuak diren animaliak eta batez ere behiak!", "Baina ez dezagun esajeratu, benetako esmeralda batzuk ederragoak izango lirateke"), A. Kazabon ("Gauzak neurritik kanpo esajeratzea gustatzen gizarajoari"), I. Tapia ("Ez dago, bestalde, esajeratu beharrik ere"), ArrPress 1993 ("... ejerzito eta hauek zekarten diru gastu esageratuak ukatuz"), A. Goenaga ("Zuri beti esajeratzen ari nintzela iruditzen zitzaizula"); exageratu (eta exajeratu 2) 6: HIESA 1995 ("Honek, arrisku batzuk ahaztuarazi edo ukatzeaz gain beste batzuk exageratzera, probabilitate txikiak gehiegi eta handiak gutxiegi baloratzera garamatza"), E. Agirre 2 ("Exageratua da gero neska hori! Exageratua?"), J. Maia ("Sarritan ikerteknika besterik ez den horren inportantzia exageratu gabe, halako jokaera batean bada potentzialki bederen giza esangura bat"), J. Alonso ("Dekoroaren asuntoarekin apur bat exajeratzen ari zela iruditzen zitzaidala esatera ausartu nintzen"), L. Oñederra ("Luisek erortzeko imintzio exajeratua egin du zuk besaburuan eman diozun ukabilkada leunari erantzunez").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

esajeratu : AB38 1, AB50 1; exageratu : AB38 1, Euskalterm 1; exajeratu : AB50 2 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal exagerar / exagérer formen ordainak: ElhHizt: puztu, handitu; handizkatu // HiruMila: gehiegitu, gehitu, gaineratu, bapigakatu // Lur EG/CE: gehiegikeriak esan // eta EF/FE: 1 bapigakatu; 2 gehiegikeriak esan/erran; 3 handitu // HiztHand: handizkatu, areagotu // Casve FE: handitü, hantze, handizkitü, handizkatü, gehiegitü, (se vanter) espantü egin, espantüz ari izan // HaizeG FB: bapigakatu, bat-bigakatu, neurria pasatu, hantu; (en paroles) espantu egin // PMuj DCV: bapikatu, geitu, aunditu, geiegitu; ederra sakatu; (exagerando) geituaz, bapika, geiegituz.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta arloa mugatuz onartzekoa

erabilera arruntean oso hedatuz denez, onarpen eske aurkezten da; orobat esajerazio izena.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

esajera, esajeratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Mailak

Beh.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "Uste dut exijitu hitzaren antzera, bokal artean "x" idatzi behar dela. Oraintsuko eleberri batean aurkitu dut hitza, eta 'exajeratu' idatzita dakar". (2006-05-03)

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: kendu hau eta esajerazio kendu.

 - [E116]: ez al da gehiegikeria (esajerazioa?) "behe-maila"tik "0 maila"ra apaltzea edo isiltzea, "oso hedatua" izanik eta ezagunak direnean gaztelaniazkoa eta frantsesezkoa? Onartzea, gainera, grafiak batzeko bidea izango litzateke (-s-/-x- eta -g-/-j-), lau formatatik bakarra hautatuz; hiztegian jasotzea, ordea, "j" ahoskatzeko arazoak nabarmentzea ere bada! Zuek esan.

 - Erabakia: (2008-07-18) esajeratu, esajera, esajeratzen. du ad. Heg. Beh. eta esajerazio iz. Heg. Beh. h. gehiegikeria, ahoberokeria.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper