1 emaitza espediente bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

espediente
1 iz. Heg. Admin. Egiteko edo gai bati buruzko argibide eta dokumentuen multzoa; bereziki, erabaki bat arrazoitzeko balio duten agiri eta argibideen bilduma eta erabaki hori gauzatzera bideraturiko zuzemenak. Ik. dosier; auzibide. Egun, zortzi desjabetze espediente daude oraindik gauzatu gabe. Enpresak enplegu erregulazioko espedientea aurkeztu du aste honetan. Madrilgo Autonomia Erkidegoko Gobernuak elkartearen aurkako espedientea hasi du. Eusko Jaurlaritzak zigor espedientea abiatu zuen iaz gai toxikoen ontziak birziklatzen zituen enpresaren kontra. Espediente administratiboa.
2 iz. Heg. Admin. Pertsona baten egoeraren eta jardueren gaineko argibideak, bereziki ikasle baten kalifikazioak edo langile batek egindako zerbitzu eta lanei buruzko informazioa, jasotzen dituen dosierra. Ik. txosten. Eusko Jaurlaritzak laguntza sozialak jasotzen dituzten pertsonen espedienteak aztertuko ditu. Lege egitasmo berriaren arabera, ebaluazio horiek ez dute eraginik izango ikasleen ikasketa espedientean.

Aztergaia: espediente

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:05 1999-03-10 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: expediente; espediente administratibo: expediente administrativo; espediente-irekiera: apertura de expediente; espediente pertsonal: expediente personal; espediente-zenbaki: número de expediente. / JustiSaila: "errolda zibila (espedienteak): registro civil (expedientes)".

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. dosier.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  Heg. markarekin bada ere, zerrendan agertu behar da, Administrazioan ezinbesteko terminoa delako.

 - [E116]: ez dakit arazoa(k) konpontzen, eta ohar bat edo beste egingo dut, kontuan izan nahi dituenarentzat: a) aski polisemikoak dira, gaztelaniaz eta frantsesez, expediente eta dossier (beraz, ez da harritzekoa modu desberdinean ulertzea Hegoaldean eta Iparraldean, E208k dioen bezala; harritzekoa, izatekotan, "gauza bat" izatea diferentea...); b) erdarazko adierak mugatzea erdaren esku utziz, euskaraz erabili izan direnen adierak ongi zehaztu beharko genituzke lehenik, gero ondorio zehatz-mugatuetara iritsi ahal izateko: baina egin al dezakegu hori?, eta, baiezkoan, nola egin dezakegu?; c) uste dut (baina hau ez da ustea baino askoz gehiago) Hegoaldekoen espediente gehienak dosier direla Iparraldekoentzat (eta baita Hegoaldeko hainbatentzat ere); d) "expediente gisa onartu beharko genuke", baldin lehenik erabakiko bagenu aldatu egin behar dugula maileguak egokitzeko emana dugun araua, hau da: araua aldatzea erabakiko bagenu ikusiko dugu -sp- ala -xp- dagokion, baina ez orain.

 - [E208]:  Espediente: hegoaldean behintzat dosier beste gauza bat da. Kultismo hau, expediente gisa onartu beharko genuke. Eta agian expedientatu ere bai.

 - Erabakia: (2008-12-19) espediente 1 iz. Heg. Admin: espediente administratiboa. 2 iz. `dosierra'.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper