1 emaitza estali1 bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

estali1, estal, estaltzen
1 da/du ad. Zerbait edo norbait zerbaiten bidez ageritik edo bistatik kendu. Ik. ihaurri1 1; tapatu; estalarazi. Eguzkia hodei artean estali zen. Begiak eskuekin estali. Belarriak estali. Beren gorputzak piku hostoz estali zituzten. Biluzik nengoen eta estali ninduzuen. Bularrak doi-doia estalirik. Elurrak zabaldia erabat estali zuen. Mendirik garaienak ere zazpi kana eta erdiz estali zituen uholdeak. Urek mendi gorenak estali zituzten. Urak ez zuen estaltzen gerriraino baizik. Hazia erein ondoan estali behar da, erne dadin. Mahaia zapiz estali. Zulo bat estali. Hilobia estaltzen zuen harria kendurik.
2 da/du ad. Bete. (Dagokion osagarriak -z atzizkia hartzen duela). Ik. josi 5. Gorputza zauriz estalia. Plaza jendez estalia zegoen. Arbola guztia mukuru estalia da aranez. Norbait laidoz estali.
3 du ad. Gauza abstraktuez mintzatuz, ezkutatu. Ik. ezkutatu. Gauza hauek jakintsu eta zuhurrei estali, eta txikiei berriz erakutsi dizkiezulako. Ez zituen ez hitzak leundu ez gorrotoak estali. Kristoren gorputza, sakramentu horretan estalirik dagoena.
4 du ad. Norbaiten hutsa edo egite makurra gorde; huts baten edo egite makur baten egilea gorde. Bere hutsegitea estaltzen, edertzen edo zuritzen duena. Bere zikoiztasuna estaltzearren. Zerabiltzan asmoak estaliz. Bazuen okerkeria guztiak nork estali. Lapurrak eta gaizkileak estali. Lasaikeria estali nahi dela olgetaren izenaz.
5 du ad. (Premia, behar eta kidekoei) erantzun; (arrisku, kalte eta kidekoak) ordaindu. Bere premiak estaltzeko. Ezohiko arriskuak estaltzen dituen asegurua kontratatzeko ere baliatu ahal izango da funts hori.
6 du ad. Abere arra emearen gainean, ernaltzeko, jarri. Ik. estalarazi. Behia estaltzera eraman. Aginduta dagoen baino gehiagotan ez du behirik estali behar zekorrak. Araldian, arrak elkarrekin lehiatzen dira emeak estaltzeko.
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Etxeko sua etxeko hautsaz estal.
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper