gaiztotu, gaizto/gaiztotu, gaiztotzen
1 da/du ad. Gaizto bihurtu. Ezkontzaz gaiztoekin nahasi eta gaiztotu ziren. Gizonak, hastetik gaizkira itzuliak, bazihoazen, emendatu arau, gero eta gehiago gaiztotzen. Deusek ez ditu aztura onak hala gaiztotzen, nola solas gaiztoek. Hazibide txarrak gaiztotu dituen gaizkileentzat.
2 da/du ad. Hondatu, gaizkitu. Azala ederra eta barnea gaiztotua duten fruituak bezala. Ura lurrak ontzen edo gaiztotzen du; hala bada heriotza ere, nola bizitzatik igarotzen baita, bizitzak ontzen edo gaiztotzen du. Eskola-etxeetan gazteak sineste hertsi batzuetan gaiztotzen dituzte. Orain gaiztotu eta gero betiko galdu.
3 da/du ad. Gaizkitu. (Zauriez eta kidekoez mintzatuz). Ik. infektatu. Zauria gaiztotu zitzaidan, ez ondo garbitzeagatik. Hartatik gaiztotu zitzaizkion zangoak, haragia usteltzeraino.