galera1
1 iz. Galtzea, zerbaitez gabetua gertatzea. (Pluralean nahiz singularrean). Zuk irabazi eta niretzat galera. Irabaziak eta galerak. Ehun mila pezetako galera. Ondasunen galera gogorra. Otso horrek galera ikaragarriak egiten zituen artaldeetan. Etxeko ur beroaren instalazioan bero-galerarik ez gertatzeko.
2 iz. Galtzea, zerbait edo norbait guztiz hondatzea, suntsitzea. Heure buruaren hondamena eta galera ekarriko duk luzaro gabe. Daviden emazteen galera.
3 iz. Galtzea, desagertzea. Arabako euskararen galera.