galgarri
1 adj. Galtzen, hondatzen duena, galbidera daramana. Ik. galtzaile. Ekaitz galgarriak erasota. Protestanteen doktrina galgarria. Zer gertatuko zaie bide galgarri horietan dabiltzanei? Ohitura galgarriak. Mundu galgarri honetan. Kaltegarria eta are galgarria. 2 (-en atzizkiaren edo izen soilaren eskuinean, izen gisa). Gizon alferra, etxe eta umeen galgarria. Beste arrazoi bat ere aipatzen du euskararen galgarritzat. Anitzen galgarri da gure harrokeria. Edanean igarotzea osasunaren galgarria dela. Zer egiten du etsai arima-galgarriak?
3 (Dagokion izen sintagmarik gabe, izen gisa). Haize, euri eta galgarri guztiak.