galgatu, galga/galgatu, galgatzen
1 du ad. Balaztatu. Ik. galga eman. NASAk, bestalde, galgatzeko sistema berri bat ere ezarri zion ontziari. 2 du ad. (Asmo bat, prozesu bat...) geldiarazi edo moteldu. Asmo horiek seko galgatu dituztelako. Krisia eta langabezia orokorrak direnean, ekonomia suspertzeko, soldata hazkundea galgatu egin behar dela. Haurren eta gazteen ikaste garapena oztopatzen eta galgatzen ari dira.
3 du ad. Sentimenduez eta kidekoez mintzatuz, eutsi, mendean hartu. Ik. bridatu 2. Mihia galgatu behar da. Horrela erakutsiz eta aginduz, gaztaroko irrika galgatzen zien. 4 du ad. Galgaren bidez gauza bi edo gehiago maila edo garaiera berean jarri. Ik. nibelatu; sestran.