1 emaitza garba1 bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArau72 | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z1:BatHizt | 1994-09-22 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
'garrama, tresna'.
garba 1 garrama, tresna; 2 azaoa; gerba 'intxaurrondoarena edo haritzarena bezalako lore arren multzo zintzilikaria'
- [E302]: "... ez daude hain garbi gure ustez (...) garba eta gerba. Esanahia zehaztu beharra. (UZEI Botanika hiztegia)" (1993-02)
- [E410]: "Hitzak dauzkan esanahien artean bat lorearena da (gaztainarena, etab.). Nik ez dut deus esatekorik bestelako esanahietarako garba forma proposatzen bada, baina lorearen esanahian gerba forma kontutan hartzea eskatuko nuke. / - garba esanahi honetan badirudi bizkaierakoa dela (Azkuek jasoa lekuko). Dena dela, Kandido Izagirreren Arantzazuko hiztegian kébra ere jasotzen da. / - gerba, berriz, Azkuek dioenez, Nafarroa garaian, Gipuzkoan eta Lapurdin erabiltzen da. Azkuek kerba (Lapurdikoa) ere badakar. Nik neronek gerba entzun izan diet baserritarrei Errezil aldean, 'intxaurrondoaren eta gaztainondoaren lore arra' adieraziz. (1993-02-17)
- [E126]: belar edo lasto sorta. Ikus AL.
- Erabakia: (H2.2 / 2009-10-19): Sarrera berria proposatuko da, euskaltzain osoek onar dezaten: «garba 2 iz. 'azaoa, bala'» (eta lehendik arautuari "1" eta "iz." erantsiko zaizkio: «garba 1 iz. 'garrama, tresna'»).
- Erabakia: (Osoko Batzarra, 2010-03-26): "garba 1 iz. 'garrama, tresna'"; eta "garba 2 iz. 'azaoa'". Eta bere hartan utziko da lehen itzulian onarturiko gerba.