garesti atera
1 da ad.-lok. Garesti izan edo gertatu. Ik. garesti irten. Garraioa bera ere garesti ateratzen da. Produktu merke asko garesti ateratzen dira. 2 zaio ad.-lok. Zerbaitek ondorio kaltegarriak ekarri. Estrategia desberdinak izateaz gain, aldarte kontu bat dago atzean, eta hori garesti atera dakioke alderdi politiko horri.