gaupasa
1 iz. Gaua lorik egin gabe eta oheratu gabe igarotzea. Ik. gau-pasa. Ikastaro osoan zehar egin gabekoa ordu batzuetako gaupasa batean bereganatu nahi zutenak. 2 iz. Gaua etxetik kanpora jostetan eta atsegin hartuz igarotzea. Badugu botika-kutxa, ibuprofeno-kaxaz betea, gaupasa osteko goizetarako. Hamabi urte nituenerako ezagutu nuen parranda eta gaupasa giroa. Gaupasa-tabernak.
3 iz. Gau guztia irauten duen jaialdia. Gaupasa bat antolatzen ari dira. Ongi jan eta edan ondoren, gaupasa izango da gauerditik aurrera pilotalekuan.