gihar
1 iz. Gizenik gabeko haragia edo haragi zatia. Batzuek gizena izaten dute eta zuk duzu giharra. Har ezazu xingar freskoa, gizena eta giharra. || Ez zen argala, lodia gutxiago; gihar hutsa zen.
2 iz. Organo uzkurkorra, zuntzez osatua eta higidura eragiten duena. Ik. muskulu. Giza gorputzak berrehun eta hamar hezur ditu, eta bostehun gihar. Bizepsa eta besoko gainerako giharrak. 3 iz. Zerbaiten zatirik trinkoena edo zailena. Akaziaren zura gihar hutsa da eta oso iraunkorra. Gure fedearen mamia eta giharra.
4 iz. Indarra. Esaera horiek, erabiliaren erabiliaz, beren giharra gal dezakete. Edozeinek daki nolako giharraz idazten zuen gure Unamunok gizonaren bizinahi horren gainean.