gisa
1 iz. Era, modua, moldea. Gisa berean hil zen Robespierre. Ezagut zezala gisa hartan ihes egitea zein itsusi zen. "Psykhologia" eta gisa horretako idazkerak baztertuaz. Gisa askotara egiten dira lapurretak. Hiru gisatara huts egin daiteke gai honetan. Zer gisatan erantzun diegun.
2 postpos. (-en atzizkiaren edo erlatibozko perpaus baten eskuinean). Ik. bezala 1; eran 1; legez2. Satorraren gisa azpijanean ari dena. Haizeak daraman orbelaren gisa. Ez gaitezen ari menderen mende Peneloperen gisa, egin eta desegin. Orain erretzen haizen gisa beti haizela erretzen. || Nahiago dut, beraz, neure gisa bizi. Bere gisa bizi da artista, bidez bide; ez dabil zaldi gainean, gauzen bizkarrean. || (Izen soil edo adjektibodun baten eskuinean). Ik. bezala 5. Adibide gisa esana. Euskal Herriko seme gisa jokatu duela beti. Entzule isil eta motel gisa.