gogortu, gogor/gogortu, gogortzen
1 da/du ad. Gogor edo gogorrago bihurtu, gogortasuna hartu edo eman. Eguzkiak beratzen du ezkoa eta gogortzen lurra. Itsutu ditu haien begiak eta haien bihotzak gogortu. Ez zuen amorerik eman; bigundu eta samurtu beharrean, gogortzen hasi zitzaigun. Gurasoen kontra gogortzen direla. Bere setan gogortua zegoen. Ekandu on hori zugan gogortu artean. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Badakizu izotza ur gogortua besterik ez dela. Arrautza gorringo gogortu bat har ezazu. Bigun zezala bekatari gogortu haren bihotza. Lapur eta eraile gogortu batek ez eze, kristau bihozberagoak ere ez luke horrela jokatuko.
2 da/du ad. Sorgortu, sentiberatasuna galdu edo galarazi; zalutasuna galdu edo galarazi. Hezurrak zaizkit gogortu, belarriak ere gortu. Goazak, Xalbat, hotzak gogortuko hau bestela.
3 zaio ad. Gogor egin. Nor ziren Antioko erregeari gogortu eta guda egin ziotenak? Lagunari gogortu bazaio.