goratu, gora/goratu, goratzen
1 da/du ad. Gorago joan edo eraman; mailaz igo. Ik. goititu; altxatu; igo; jaso1 2. Anton. beheratu. Eguzkia goratu zenean. Zerurantz goratzen. Burua goratu gabe. Sorbaldak goratu. Gurutzean goratua. Beren hiria mendi baten gainean goratua zegoen. Urak goratzen hasi zirenean. 2 da/du ad. Maila edo gradu gorago batera jaso edo igo. Bere burua beheratzen duena goratua izango da. Axular goratu nahi duela orain zenbaitek, beste guztiak azpiratuz. Bizitza nahi dute goratu, jainkozko mailara jaso. Gotzaingora goratua izan zen. Gero bertutean hainbesteraino goratu zen, non santu izatera iritsi baitzen. || Salneurriak goratu. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Hor dira zibilizazio maila goratuago bat atzeman dutenak, hala nola erromatarrak, greziarrak eta txinatarrak.
3 du ad. Goretsi, goraipatu. Gora dezagun Jainkoa. Bere sorterria goratzeko idatzi zuen liburua. Ez du ahorik aski zu goratzeko.