hain zuzen (ere)
Esaten denari edo erabiltzen den argudioari nolabaiteko indarra emateko, aipatzen dena azpimarratzeko edo biribiltzeko erabiltzen den esapidea. Hori da, hain zuzen, guk nahi genukeena. Eta horixe gertatu zen, hain zuzen. Behar bezainbat ezagutzen ez ditugulako, hain zuzen. Badirudi, aitzitik, gaurko edozeinek ontzat hartuko lituzkeen eskabideak direla, hain zuzen ere, baztertu direnak.