hanka geldian
1 adb. Pilotan, bola-jokoan, jauzian eta kideko joko edo kiroletan, lekuan geldi, hankak mugitu gabe edo abaila hartu gabe (bola edo pilota jaurti, salto egin...). Hanka geldian hiru metroko saltoa egiten zuen. Erreboteak eta sakea hanka geldian egin behar izan zituela azaldu zuen.
2 adb. Hankak mugitu gabe, geldirik. Orain musika hanka geldian eta oholtza bati begira entzuten da. Baina geroztik, "horraino heldu naiteke" esan izan balu bezala geratu zaigu, hanka geldian.