hautatu, hauta/hautatu, hautatzen
1 du ad. Aukeratu, zenbait gauzaren artean bat edo batzuk hartu edo seinalatu. Ik. hautetsi1. Bidea hautatzea ere ez da beti erraz izaten. Zaharren eta berrien artean hautatzekotan. Ordezkari hautatu dute. Oihenart hautatu dut mintzagai. Nahiago nuen hara joateko hautatu izan ez banindute. Lehendakaritzarako hautatu dutena. Bere burua hautatu zuen. Hautatzeko edo arbuiatzeko. Hauta dezagun, bada, zer nahi dugun: euskara garbia ala bizia. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Egun hautatu batzuetan. Gutxi dira hautatuak. Mitxelenaren idazlan hautatuak. 2 Bere mota edo saileko gehienak baino hobea. (Partizipio burutua izenondo gisa). Adimen hautatuak ere noizbehinka egiatik aldendu ohi dira. Eltzaurrak du, guztiek dakiten bezala, zurik hautatuena tresnen egiteko.