hebaindu, hebain/hebaindu, hebaintzen
1 da/du ad. Elbarritu. Eroriko trakets bat egin zuela eta hebaindurik zegoen. Zeren, bekatu larri bat egiten duzunean, zure obra on guztiak hilduak eta hebainduak gelditzen baitira.
2 da/du ad. Guztiz ahuldu. Gogorki unatua naiz, hebaindua kasik, eta bizkitartean goizean bezain arin dut gogoa. Eta bere guduetan hain da hebaindu finean, non, akitua, ahitua, muturraz lurrean baitago ezindua.
3 du ad. Zehatu, jipoitu. Eta hiltzat uzteraino jo eta jo hebaindu zuen zigorradaka. Garbi ageri da beste biak hebaintzeko ez lukeela lan astunik izango.