hertsatu, hertsa, hertsatzen
1 du ad. Estutu, estuago bihurtu; ingurutik sakatu. Erreka hertsatzen duten mendi pareta gorak. Neskatxen gerriak hertsatuak, sobera bezala.
2 du ad. Kinka larrian jarri; nekarazi. Nahigabeak hertsatzen dio arima. Elizak izan ditu etsaiak, milatan hertsatu dutenak. Goseteak bortizki hertsatzen zuen Kanaango lurra.
3 du ad. Hertsiki bultzatu. (Dagokion osagarriak -ra atzizkia hartzen duela). Joatera hertsatu zituzten. Deitu haut eta hertsatu nigana itzultzera. Bekatura biziki hertsatuak direnentzat. Jesusen maitasunak gauzarik handienetara hertsatzen gaitu. || Azkenean, engainuz eta mehatxuz hertsatuak, amore eman zuten.