1 emaitza hizkuntza eredu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

hizkuntza eredu, hizkuntza-eredu
iz. Ikastetxe, unibertsitate eta kidekoetan, irakaskuntzan erabiltzen den edo diren hizkuntzen erabilera eta estatusa zehazten eta ezartzen duen eredua; bereziki, euskara gaztelaniarekin batera hizkuntza ofiziala den lurraldeetako hezkuntza-sisteman erabiltzen diren hiru ereduetako bakoitza. Euskal familien % 92k B eta D hizkuntza-ereduak aukeratzen ditu hiru urteko seme-alabak eskolatzeko orduan. Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko hizkuntza-eredua EHUrentzat ona izan zitekeela. Katalunian hizkuntza-eredu bakarra dute.

Aztergaia: hizkuntza-eredu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): hizkuntza-eredu (eta hizkuntz eredu) 126: Berria 68 (adib.: “Hizkuntz eredu bakarra”), EiTB 6 (adib.: “Celaak argi utzi nahi izan du egungo hizkuntza-ereduen sisteman behin betiko aldaketak egiteko ezinbestekoa izango dela adostasuna”), Jakin 43 (adib.: “Hutsune handia dago hezkuntza eta hizkuntza-ereduen inguruko informazio ofizialean”), Argia 8 (adib.: “Erraldoien Txokoan kokatuko den eskolak zer hizkuntza-eredu eskainiko duen ez da ezagutzera eman orain arte, baina azken urte hauetan ingelesaren aldeko Udalaren apustua agerikoa da”, “beste hizkuntz eredu berri batzuk ezartzearekin batera”), DiarioVasco (“Autogobernua berreskuratu ostean ezarri ziren hizkuntza-ereduak eskolan”); hizkuntza eredu 182: Deia 3 (adib.: “Ez du gogoko Euskadin planteatuta zegoen hizkuntza ereduen eztabaida”), Berria 100 (adib.: “Oraindik ere, hizkuntza ereduen sistemak indarrean jarraituko du”), EiTB 37 (adib.: “horietako lau ez dira hizkuntza ereduen ingurukoak”), Jakin 30 (adib.: “Hizkuntza ereduaren auzian zuek hartutako joeran kanpoko harremanek garrantzia izan zutela esan duzu”), Argia 10 (adib.: “Hori Kataluniako eskola sistemaren eta hizkuntza ereduaren arrakasta da”), DiarioVasco 2 (adib.: “bere garaian hizkuntza ereduen alde egin zena, esate baterako”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: hizkuntza(-)eredu 54: Berria 42 (adib.: “Batetik hizkuntza ereduen porrota salatu”, “Elebitasun integrala: Elebitasunari dagokionez, gizartean onartutako eta EAEn finkatutako hizkuntza-ereduen sistema hedatuta eta zabalduta dagoela esan zuen Ariztondok”), Koldo Zuazo 9 (adib.: “Herri txiki baten lau hizkuntza eredu izatea ez da inola ere gauza ona”), Iñigo Aranbarri 2 (adib.: “Baina ez dut uste hizkuntza ereduagatik izan zenik...”), Juan Garzia (“Hizkuntza-ereduaren aldetik, batu estandarra eta koherentzia hausteke, tonu-joko askotarikoak islatzen saiatu da itzultzailea”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: hizkuntza eredu liburuaren sarreran aipatua.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta horren premia dago.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzeko hizkuntza sarreran.

Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Admin.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper