ihardetsi, ihardets, ihardesten
1 du/dio ad. Erantzun. (dio aditza denean nor osagarririk gabea da). Hau ihardetsi zion: (...). Honela ihardesten du San Joan Krisostomok. Ez zion hitzik ihardetsi. Ez zuen inoiz zuzen ihardesten. Ongi ihardetsi. Euskaraz ihardetsi.
2 dio ad. Mesede, ondasun, maitasun eta kidekoez mintzatuz, jasotakoaren arabera bihurtu. (nor osagarririk gabe). Nik ez dakit nola eskerrak eman, nola ihardets zure amodioari. Zure onginahiari ihardetsiz. Lehen, orain eta beti maite izan zaitut; eta zuk, horrela ihardesten didazu?
3 dio ad. Betebeharrez edo kidekoez mintzatuz, bete. (nor osagarririk gabe). Karguaren eginbideei ongi ihardesteko. Gonbit guztiei beti ez ihardets.
4 dio ad. Norbaiti edo zerbaiti aurre egin, buru egin. (nor osagarririk gabe). Ik. iharduki1 3. Gizon haren ausartziari ihardesteko. 5 du ad. Norbaiten edo zerbaiten erantzukizuna hartu. (nor osagarririk gabe). Garbi naiz errugabe honen odoletik; zuei izanen zaizue horretaz ihardestea.