ilundu, ilun/ilundu, iluntzen
1 da/du ad. Argia edo argitasuna galdu edo kendu, ilun bihurtu. Eguzkia eta ilargia ilunduko dira orduan. Margoak ilundu ditu.
2 da/du ad. Zerbaiten distira edo gaitasuna apaldu, gutxitu. Ardoak adimena iluntzen du. Aski da hori egitea, bere edertasuna ilundu eta galdurik gelditzeko. Gero, egiazko fede hori ilundu egin zen.
3 da/du ad. (Egunez edo eguraldiaz mintzatuz). Neguan berehala iluntzen du. Ilundu zen arte eduki zuen bere etxean gordeta. Goazen, iluntzen ari du. Arratsaldean, ilundu baino lehen. Honetan zegoela, eguraldia ilundu eta ekaitz handi bat behingoan etorri zen.
4 da/du ad. Ulergaitzago bihurtu. Ez ditzagun gauzak nahas eta ilun. Esaldia argitu beharrean, ilundu.
5 da/du ad. Goibeldu, tristatu. Zergatik haserretzen zara eta bekokia iluntzen duzu? Barrua ilundu zitzaion eta nahasi zen.