1 emaitza indar bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

indar
1 iz. Izaki baten egiteko edo aritzeko gaitasun edo ahalmen fisikoa. Ik. kemen. Indar handiko gizona. Besoetako indarra. Nik baino indar gehiago du. Ez du zama hori higitzeko indarrik. Urteek ez diote indarra kentzen. Zure indar eta ahalegin guztiaz. Nire sormen-lana barne-indarretik jaiotzen da. || pl. Goizetik gauera, nire indarrak lan gogorrean urtzen.
2 iz. Zerbaiten egite edo eragite ahalmena, edo eragite horren bizkortasuna. (Gauzez mintzatuz). Haizearen indarra. Lurrunaren indarra erabiliaz. Ez baitzekien zer indar zuen ardoak. Indar handiko erremedioa. Hitzen indar ezkutua. Indarra elkartasunean dago. Maitasunaren indarra. Elizaren indarra. Indar eragilea. Nahi hutsa, ondore gabeko nahia, eragin indarrik gabekoa. Bortitz nazazu zeruko indarraz. Oraingoz euskarak duen indar urria Gipuzkoan dago. Indarraren dohaina gure eginbideak betearazten dizkigun grazia bat da. || Euskarak ez du indar azentu nabarmenik.
3 iz. Hertsatzeko edo ondorio jakin bat izateko ahalmena. Ik. botere. Indarra erabili. Indar basa, zakarra. Indarrean oinarritutako aginpidea. Batasun osorik egiteko ez du Euskaltzaindiak ez eskurik ez indarrik. Epaiketa batean bi lekukok gauza bera aitortzen badute, haien aitormena egiazkoa da, indarra badu.
4 iz. Batez ere pl. Botere edo iritzi talde jakin bat ordezkatzen duen pertsona multzoa. Ezkerreko indarrek beren ahotsa entzunarazi behar dute, eta batera lan egin. Indar demokratikoek aurrera egitea eskatu behar da. Indar politiko independentista bateko burua.
5 iz. pl. Armada edo talde armatu bateko kideen eta horiek erabiltzen dituzten baliabideen multzoa. Presidentearen agindupeko indar armatuek gerrillari talibanen erasoaldia galaraztea lortu zuten. Bere erreinuko indar guztiak bildu eta armada arras indartsua antolatzeko agindu zuen Antiokok.
6 iz. fis. Gorputz baten forma edo higiduraren norabidea edo abiadura alda dezakeen eragingarria. Geldirik dagoen gorputz bati eragiten dioten indarren oreka. Erakartze indarra.
7 iz. Indar elektrikoa, bereziki motorrak-eta higiarazten dituena. Indarra joan da hiruretan. Indarreko kableren bat eten dela eta, herri guztia gelditu da indar gabe. Joan den udan Eibar eta inguruko herriak indar gabe larri ibili dira, lantegirik gehienak geldituta.
Ohiko lexiak

Aztergaia: indar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

elektra energia, elektra indar; elektra korronte, elektra indar; elektrika, (indar)

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: indar egin, indar eman, indarrean: indarrean dagoen legea; indarrean zeuden ohiturak, indarrez, indarrezko.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: indar hartu, indar-neurtze, indarrak berritu, indarrak bildu, indarrak neurtu ; eta indarrean AS arautuaren adib. gisa: indarrean izan, indarrean jarri, indarrean sartu.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

indar-etxe, indar egin, indar eman, indarrezko, indarka, indarrean.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper