inondik ere
1 Inola ere ez. (Ezezko testuinguruetan). Ez da inondik ere aditza euskalkien arteko bereizkuntzarik larriena. Ez dut uste, inondik ere, Astarloa Larramendiren jarraitzaile izan zenik. || Ez nuke baina, inondik ere ez, Urlia jauna hitz bi esan gabe utzi nahi.
2 Izan ere; dudarik gabe. (Baiezko testuinguruetan). Kristau bati zoritxar asko gertatzen zaizkiola ikusten baduzu, ez esan: kristau hori oso gaiztoa da inondik ere. Inondik ere gizon hau Jainkoaren semea zen.