1 emaitza iragazi bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

iragazi, iragaz, iragazten
1 du ad. Isurkari edo gas bati lohitasun edo partikula solidoak kendu hartarako tresna edo gailu berezia erabiliz; bereziki, isurkari bat iragazkitik igaroarazi. Ik. irazi1. Esnea iragazi eta gatzagia eman. Pare bat minutuz su bizian irakin, eta salda hori beste ontzi batera iragazi. Airea iragazi. || (nor osagarritzat isurkariari edo gasari kentzen zaizkion lohitasunak edo partikula solidoak hartzen dituela). Gas isuriak atmosferara irits ez daitezen, CO2-a iragazteko eta gordetzeko, proiektuak finantzatuko dituzte.
2 da/du ad. Gorputz solido batek bere hutsuneetatik zerbaiti, bereziki isurkari bati, igarotzen utzi; gorputz solido baten hutsuneetatik zerbait, bereziki isurkari bat, igaro. Arratoientzat sortutako giltzurrun artifizialak odola iragazi eta gernua sortzeko gai izan dira. Odolaren osagai batzuk kapilarretatik kanpora iragazten dira.
3 du ad. Maiztasun jakin batzuetako uhinak edo seinaleak igarotzea eragotzi. Antzokiaren diseinuak, 34 ilaraz osatutako egiturak, maiztasun horiek iragazten ditu, eta maiztasun altuei bakarrik uzten die pasatzen. Babes neurri eraginkorrenak, burua estaltzea, eguzkitako betaurrekoak eramatea eta izpi ultramoreak iragazten dituen arropa janztea.
4 du ad. Informatikan, programa baten bidez mota jakin bateko informazioa hautatu edo baztertu. Informazioa iragazten eta webgune seguruak bilatzen dituzten babes programak instalatu.
5 du ad. (Hautaketa eta bereizketa adierazten duten zenbait testuingurutan). Erlijiozko sinesteek jakintzaren irakaspenak iragaz ditzaten.

Aztergaia: iragazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-04-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa eta oharrak s.u. irazi.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

iragazi, irazi.

Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. irazi.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

osatuz: iragaz, iragazten. du ad.

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

Ik. irazi.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'Gaur egungo testu-liburuetan forma osoak erabiltzen dira, bai aditzean eta bai eratorrietan ere: iragazi, iragazgaitz, iragaztegi, iragazki, hain zuzen. Bestalde, beste esangura bateko hitz batekin nahas daiteke, biak modu berean idatziz gero'.

 - [E109]: 'Forma hau gomendatuko nuke. Ik. Iztueta, Guip. cond., 73, edota esaera: "Nola irabazi, hala iragazi", Arantz. egut., 31.I.1987'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-10-31): 'Iragazi eta [...] hitzei buruzko oharrak ez dira ontzat eman'. // BAgiria (1997-11-28): 'iragazi / irazi eta hauen eratorriez, batzordeak forma laburrak hobesten ditu. Hala ere euskaltzainen artean eztabaida izan da. Botoetara eraman da eta batzordearen proposamenak zortzi boto lortu ditu. Kontrakoak, berriz, hamar izan dira. Ondoren, beste proposamen bat egin da: biak, luzea eta laburra, libre utzi, biak berdintzat emanaz. Bozketa honetan 13 boto izan dira alde, bat kontra eta beste bat zuri. Beraz, irazi nahiz iragazi etab., denak ontzat emango dira'.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper