iratxo
1 iz. Gizakiei laguntzen edo, bereziki, kalte egiten omen dien izaki alegiazkoa. Ik. inguma. Badirudi, gainera, iratxo madarikaturen batek okertzen zituela gure pausoak, hitz jatorren ordezko bila genbiltzanean. Halabeharra deritzan iratxo beltz hori. 2 iz. Mamua. Gogo bat, itzal arin bat, iratxo bat igaro zen etxe ondotik. Iratxo edo arima herratuen baitako sinestea ere galduz doa. Hil berri baten iratxoa.