izpi
1 iz. Gauza edo gai baten zatiki txiki, mehe eta luzea. Ik. printza; zuntz. Ile izpi bat. Zure adatsaren izpiak. Lihoa zehatu, izpia ateratzeko. Harilkaian izpia hartuaz, egiten da mataza. Urre izpiz egindako soinekoa. Hari izpi bat (Ik. lits). Belar izpi bat ere ez da haren sabelean sartzen. Atera ezazu izpi bat egur horretatik. Izpi gogorra. 2 iz. Gurpil barne-huts bateko ardatza eta uztaia lotzen dituen hagatxoetako bakoitza. Gurpil izpietan. Bizikletaren gurpilaren izpiak.
3 iz. Zati guztiz txikia. Ik. fits 2; apur. Aski dut izpi bat. Denboraren izpi bat galtzen badut ere. Ikuspegia izpi bat zabaldu zenean. Emadazu zure indarretik izpi bat. Itxaropen izpi bat sortu zitzaion bere barnean. 4 iz. Argi lerro zuzena, adibidez, gela ilun batean, zulo txiki batetik sartzen dena. Leihotik argi izpi bat sartzen da. Ilargi izpi bat. Eguzkiaren izpi dirdaitsuak.
5 iz. pl. Erradiazioak. Kobalto-60a da izpiak sortzen dituen erradiazio-iturria.