izugarri
1 adj. Izua sartzen duena; guztiz handia. Ik. lazgarri; ikaragarri; beldurgarri. Erraldoi itsusi izugarri bat. Uholde handi izugarria. Legenarra gaitz izugarria da. Etsai izugarria. Zigorrik izugarrienak. Hilketa izugarria egin zuten. Hondamen izugarri hau ikusi zutenean. Orduan beldur izugarri batek asaldatzen gaitu. Iluntasun izugarri hartan. Zuhaitz izugarriak ikusi genituen. Bekatu guztiz izugarria. 2 adb. Oso, maila goran. Izugarri ona iruditu zait. Izugarri itsusia zen. Poztu nintzen izugarri. Handia zen izugarri.
3 iz. pl. Gauza izugarriak. Izugarriak egin dituzu zure herriaren alde. Izugarriak bota zizkion.
4 iz. Txoriak eta hegaztiak uxatzeko alorretan ipintzen den giza irudia. Ik. txorimalo; txori-izugarri. Izugarri bat jarri behar izan du baratzean.