izurri
1 iz. Lurralde eta denbora berean biztanleen zati handi bati erasotzen dion eritasun kutsakorra, bereziki, Yersin-en baziloak eraginikoa; onddo edo animalia-oldeek nekazaritza-lurretan eraginiko kalte larria. Ik. izurrite; helde1. Izurria eta beste kalteak. Izurriaren gisa zabaldua. Kolera deritzan izurria. Egiptoko hamar izurriak. Izurriak joa (Ik. izurritu). Ez da izurririk, alferkeriak bezainbat kalte egiten duenik. 2 iz. Kalte larria ekar dezakeen gauza, jende askori edo eremu zabal bati eragiten diona. Bekaizkeria, gizarteko izurria. Plastikozko poltsak, izurri zuria.