1 emaitza jarraian bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

jarraian
1 adb. Ondoren, segidan. Aurren gizonezkoak; jarraian emakumeak. On Kixote asto gainean, eta, ondotik jarraian, Rozinante.
2 postpos. Aipatzen denaren segidan. (-en atzizkiaren eskuinean). Elkarren jarraian zetozen. Erbi biren jarraian doanari batak eta besteak ihes egiten diote.

Aztergaia: jarraian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1995-04-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

HMkoa da nagusiki, batez ere Bizk. EBkoetan 'ondoren' (es 'a continuación') adierako absolutua (zeren-ik gabea) indartu da.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

erabilera absolutukoak dira: a1) 'ondoren' adierako 4(Erkiag Arran: "Jarraian, beingoan asi eban bere arloa"; "Jakinbarri zirala jardetsi eustan, baña jarraian, auxe ta auxe zeaztasunez azaldu ere bai"; Etxba Ibilt: "autu au izanda jarraixan, atara eban ogetik emaztia"; "Eta jarraixan ziñuan Zerura begira: Jauna!"); a2) 'jarraikiz, segika' adierako 5 (Etxba Ibilt: "bata jarraixan eta bestia igesik ebizen bixak gelan jiran"; "beriala gizonori atzetik jarraixan eban"; "ikusirik neskamak jarraixan zittuana"; BEnb: "aguazil bat beti dot jarraian"; Berron Kijote: "Azkenean bada, ipiñi zuan Santxok Don Kijote asto-gañean, eta, ondotik jarraian, Rozinante"); a3) 'etenik gabe' adierako 4 (Añ GGero: "askori asko eragozten deutsee irakurteko jarraian"; Erkiag Arran: "eztot iñoiz onegaz edo aregaz gaur ta biar ta jarraian ikusi"; Erkiag BatB: "Erretolika luzean jarduten eban guztion izen, aztarren, azbegi ta enparauko gorabeerak jarraian azalduaz"; Berron Kijote: ""orrela kontatzen baduzu, esaten ari zerana bi aldiz esanaz, ez duzu egun bitan ere bukatuko; jarraian eta zentzuz esazu; bestela ez esan deus-ere"); b) 12 aldiz -ren jarraian eraikuntzan ageri da, B (Añ 6, BEnb NereA, Erkiag 5; adib.: "bata bestearen jarraian joan"; "aren ondoan, ostean ta jarraian") eta -ri jarraian eraikuntzan behin (Mde Pr "jende batere ez-ezagun batzuei jarraian egiten zituen adei-legezko ikustaldiok").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a1) 'ondoren' adierako absolutu-soilak 67 dira: B 7 (J.B. Eguzkitza, T. Etxebarria, V. Lasuen, J. Ortaraz, J. Kerexeta, I. Zubiri, S. Onaindia, Zer. Bizkatarrai bizkaieraz); G 2 (J. Garmendia, S. Onaindia); EB 59 (GAO, BEO, EHAA, Deia, Egin, Argia, Egan, Zutabe, Jakin, Euskera, Tantak, UZEI, EUSTAT, E.J., Arrasateko Eskola Politek., Elizbarrutietako katekesia eta beste hainbat autore; adib.: J.M. Satrustegi: "Jarraian osoko batzarrea egingo denez..."; Elhuyar: "Jarraian azalduko diren adibideez argi ikusiko da esaten dugun ori"; X. Kintana: "Jarraian mugimendu konplexuak aztertuko ditugu"; K. Zuazo: "Jarraian honako hau ere erantsiko zuen..."); a2) 'jarraikiz, segika' adierakoak 2 (Etxba: "Urias'ek (...) opa eder batekin zeroyan bat bere aztetik jarraixan, etxian ari eskuratzeko"; Letona: "orain beste asmo batzukaz jarraian ibilli dabil..."); a3) 'etenik gabe' adierakoak 5, B-EB (J.A. Etxebarria; GAO: "Enpresan jarraian lau urte baino gehiago eramanik..."; E. Jimenez: "ez da hau jarraian irakurtzeko liburua"); b) -ren jarraian eraikuntzako eta '-ren atzetik, -ri jarraituz' adierakoak 4, EB (UZEI, S. Basurko, I. Urbieta, D. Amundarain: "lehenengo onen jarraian, beste irudiak agerti ziren").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

jarraian 'ondoren': DFrec 11; AB50 2; Euskalterm 3; jarraian 'sucesivamente': AB38 2; HiztEn: jarraian 'norbaiten nahiz zerbaiten segidan; ekintza bat gertatu eta gero, etenaldirik gabe' eta - en jarraian '-en atzetik, -i jarraituz'; LurEn: jarrai2 'ondoren berehala' // -(r)en jarraian '-(r)i jarraituz'.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

elkarren jarraian zetozen.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-n

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper