1 emaitza jauzi batez bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z9:OEH:AS | 2018-11-13 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
OEH: JAUZI BATEZ De un salto; de repente, rápidamente. v. JAUZI BATEAN. Jauzi batez han ziren alde orotarik lasterka. HU EskualOn 23-2-1906, 1 (en Zez 128 se transcribe erróneamente jautzi). Xutitu zen jauzi batez. Ib. 55. Jauzi batez igain zen mandon gaina. Const 27. Ttirritta jauzi batez / gaindi da pasatzen. Etcham 114. Yauzi batez kendu zakon mutikoari bere lastozko xapela. Zub 111. Ta yauzi batez zutitu ta asi zan ibiltzen. Ol Act 3, 8 (He jauzi bat eginik). Jautsi naiz jauzi batez etxeko sotora. Iratz 76. Jauzi batez haren gainean izan zen. [...] emakume hamorratuari [...] belar-ondoko bat eman zion matrailatik behera. Mde HaurB 42. Jauzi batez han nintzan Zokoan. Larre ArtzainE 248.
def. eta adib.: jauzian adb. Jauzika, jauzi batez. Jauzian igo zen haitz baten gainera. Jauzian jaiki zen bere ohetik. Jauzian zutitzen da gure mutikoa. Txakurrak, jauzian, sartzen dira zuloan. Gaiztaginak jauzian joan ziren Jesusen gainera // jauzi2 2 iz. (Lastertasuna adierazten duten esapideetan). Jaitsi naiz jauzi batez etxeko sotora. Handik, denborarik galdu gabe, bi jauziz joan ziren Pelloren etxera.
jauzi batez 7: Berria (Jauzi batez gorputza pasilloko hormaren kontra bota eta kieto geratu naiz, erdi ezkutatua, itzal biribila bistatik kendu gabe), EiTB 4 (IKERNE zutitu egiten da jauzi batez), Jakin (Suitzatik Espainiara jauzi batez), Erlea (Nik ere, Bastianek egiten duen bezala, liburu azala altxa, eta jauzi batez, beste mundu batean aurkitzen naiz).
jauzi batez 95: Herria 4 (Urte hori hogoigarren mendeko azkena izanki-eta, jauzi batez joan girela gero mende horren haste hartaraino), Berria (Gazteena jauzi batez igo, eta baserrira abiatu ziren hirurak), Josu Zabaleta 16 (Goiz batean ohi ez bezalako hots batek esnatu zuen Héraclius doktorea; ohetik jauzi batez jaiki, laster bai laster jantzi eta sukaldera joan zen, sekulako garrasiak eta ostikaldiak entzuten baitziren handik), Jose Morales 13 (Jauzi batez jaiki zen ohetik, bere aurpegiari erreparatu ere egin gabe), Agustin Otsoa 7 (Noizean behin zaldizkoren bat edo beste agertzen zen, jauzi batez jaitsi eta hirira presaka sartzeko), Joxemari Iturralde 3 (Jauzi batez, Rekexo sofatik zutitu eta apalategiraino joan zen, non Londresko gida baitzeukan, eta bertan hotelera iritsi bezain aguro apuntatu zuen club haren helbide orritxoa), Koro Navarro 6 (Edith jauzi batez altxatu zen), Joanes Urkixo 3, Alberto Ladron Arana 3, Juan Kruz Igerabide 2, Pedro Alberdi 2, Karlos Zabala 2, Michel Oronoz 2
Adierazle egokia, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.
Azpisarrera gisa jasotzekoa jauzi sarreran.