kide
1 iz. Norbaitentzat edo zerbaitentzat, sail, multzo edo elkarte bereko pertsona edo gauza. Ik. lagun. Gezurtiak gezurtiekin, alferrak alferrekin, hots, kideak kideekin. Gainekoak, kideak eta azpikoak. Ez zen sekula Darwinen eta kideen iritzien alde agertu. S eta z-ren kide gogorrak ts eta tz dira. Gaztelaniazko lunes eta martes-en euskal kideak. Axularrek liburua bere elizgizon kideentzat egin zuen. 2 iz. Elkarte, bazkun, batzorde edo kidekoren bat osatzen duten pertsonetako bakoitza. Ik. bazkide; batzordekide. Administrazio kontseiluak hamazazpi kide ditu orain. 3 iz. Berdina, parekoa. (Ezezko esaldietan). Nahiz esku-huska nahiz larruz, ez baitu kiderik.