kitzikatu, kitzika/kitzikatu, kitzikatzen
1 da/du ad. Suari makila batez eragin; zirikatu. Sua kitzikatu. Makila batez kofoinak kitzikatu. Ez naiz zauri kitzikatzera etorria. Auzoko jauntxo batek bainau kitzikatzen, Jauna, lagun nazazu hari ihardesten. Elkar kitzikatzen ari ziren, irri egiteko. Ez ezazu kitzika, franko kilika baita.
2 da/du ad. Kanpoko nahiz barneko eragile batek, gutxieneko maila lortuz gero, prozesu fisiologiko bat sorrarazi. Ik. kilikatu. Efektu hauek argi erakusten dute zelula batzuek, aldi batez kitzikatu baldin badira, kitzikadura hori bukatu eta aldi batez funtzionatzen jarraitzen dutela oraindik.