1 emaitza kontra bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

kontra
1 adb. Norbaiten nahiari, jarrerari edo jokaerari kontrajarriz, edo haiekin borrokan. Ik. aurka. Anton. alde2 13. Nor dagoen alde eta nor kontra jakiteko. Kontra mintzatzen diren guztiak gezurtatu. Senarra eta alaba kontra nituen.
2 postpos. Norbaiti edo zerbaiti kontrajarriz, edo haiekin borrokan. (-en atzizkiaren eskuinean). Zer dugu Orixeren kontra? Ez naiz inoren iritzien kontra ari. Haren kontra gaudenok. Zure kontra egin ditudan bekatuak. Zuzenaren kontra borrokatzen direnak. Ez dut deus esango neure kideko eta zaharragoen kontra, neure buruaren kontra mintzatzea bailitzateke. Elizaren kontra erran ahal guztiak erran ziren. Nork egiten du bekatua manamendu honen kontra? Naturaren kontra. Jainkoaren kontra jarri zen aingeru gaiztoa (Ik. kontrajarri).
3 postpos. -n bermaturik, aipatzen dena ukitzen dela. (-en atzizkiaren eskuinean). Sudurra kristalaren kontra jarri du. Bularraren kontra, ontzi bat zekarren. Zutabearen kontra, eser bedi lurrean.
4 postpos. Ipar. -n bermaturik, aipatzen dena euskarri dela. (-i atzizkiaren eskuinean). Lokartu zen murru zahar bati kontra. Kiribildu nintzen amari kontra.

Aztergaia: kontra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-07-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: -en kontra, -i kontra Ipar., kontra egin.

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

H. Knörr: "Izenondo gisa ez da ageri. OEH-n aipatzen diren adibideez gain, gogora Leizarragarena: Ceren haize contreac baitciren, Apost. egin., 27,4". // BAgiria (1998-02-27): "Kontra izenondoa bigarren itzulirako utzi da".

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: kontra egite, kontran ; izenondo-erabilerakoa baztertutzat emango luke lantaldeak; - z kontra osaerakoa, berriz, argitzekoa dela uste du (ik. 2000-10-04ko oharra, s.u. legez kontra).

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

-(r)en kontra, -(r)i kontra (Ipar.), kontra egin, kontran.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E206]: Cf. delako oharra: "-z kontra: zalantzak aipatu dira osaera honetakoa indartzeaz, frankotxoz hedatuagoa baita -en kontra(ko) modukoa (ik. OEH s.u. kontra: «La construcción precedida de gen. es general en todas las épocas y dialectos; se documentan, con todo, algunos ejs. tras dativo y sust. indet.; para kontra tras instr. v. borondatez kontra, gogo(a)z kontra»; ik. halaber kontrako ASko oharrak; cf. EGLU-I 301 eta 233, 283, 304); baina aztergaiko forma hau honelaxe indartu-hedatu denez, onartzekoa dela uste du lantaldeak". ()

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Izenondo gisa ez da ageri. OEH-n aipatzen diren adibideez gain, gogora Leizarragarena: Ceren haize contreac baitciren, Apost. egin., 27,4'.

 - Erabakia: BAgiria (1998-02-27): 'Kontra izenondoa bigarren itzulirako utzi da'.

 - Erabakia: (A. Sagarna, M. Urkia, J.A. Aduriz / 2010-06-02) Jaso egingo da -z kontra azpisarrera, bi adibiderekin: "-z kontra: gogoz kontra; legez kontrakoa".

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-04-19) Bere hartan utziko dira oraingoz lehen eta bigarren itzulietan arautuak.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper