1 emaitza laborari etxe bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4:EEBS:28 | 2000-10-03 | Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa |
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z9:OEH:AS | 2019-01-22 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
OEH: LABORARI-ETXE. Caserío. Laborari etxeak yoriak [dire]. Hb Esk 109. Laborari etxe horren aitzinean haritz handi bat bada. Arb Igand 90. Eskualdun etxea eta guziz laborari etxea. HU Aurp 158. Eskualdun laborari etxeak. Barb Sup V. Laborari-etxe bakar batzu, baratze on batzuekin aldean. JE Ber 74. Zeren laborari etxe pixkorra baita. Etchebarne 24. v. tbn. Dv Lab 287. Zby RIEV 1909, 108. Const 42. JEtchep 15.
adib.: laborari iz. Nekazaria. Oi, laborari gaixoa. Abel izan zen artzain, eta Kain laborari. Laborari etxe batean.
laborari etxe 16: Berria 5 (Tontor batean kokatua da Zunharre (izen hori Zumarra hitzaren zubererako forma da), eta ikusmen zabala oparitzen digu, Zuberoako laborari etxe eder batzuk ikustera ematearekin batera), Jakin 4 (Oso berezia ere, Ttittika Rekalten poeta gaitasunez Etxebarreko leku izen batzuk historia baten hari bilakatuak eta Mixel Etxekopar, Peio Kaxenaut eta Jeremi Garatek soinuz beztiturik, kantaturik eta antzezturik, laborari etxe bateko lorio xaharrean), Argia 7 (Nahiz eta ibilgailuentzako bidea izan, goxo izango zaigu honetan ibiltzea, hainbat laborari etxeri agur eginda).
laborari(-)etxe 39: Herria 33 (Larunbatean irailaren 10ean aratsaldeko 2etarik 6ak arte hortan lau laborari etxe bisitatuko dituzte: Hiribarruna Senperen, Kaiku borda Behauzen, Maixoenea Hazparnen eta Uhartia Gamarten), Berria (Laborari etxe ohia da eta 3.800 metro koadro ditu inguruan, herriko sarreran), Janbattitt Dirassar (Herriko laborari etxe batean, makur handia ukana zuten bezperan), Elena Touyarou (Laborari etxe batzuen teilatuak hauteman zituzten, errekaren bihurgune batera heltzean, harkaitz baten gibeletik ageri, eta hurbildu ziren), Aingeru Epaltza (Lagunen bat izan banu nirekin, gure ezpatak batuko genituen laborari etxeren bateko atea irekiarazteko, ohantze eta janari eske), Xipri Arbelbide (Aintzineko laborari etxearen ondoan eraikitzen dute komentu berria), Jean Baptiste Etxarren (Eta segur bazen lan mota frango laborari etxeetan: arto jorrak, arto biltzeak, arto xuritzeak, ogi joiteak, belar egiteak, belarketak, egurketak, iratze epaiteak, gisu labeak, auzolanak, xerri hiltzeak eta nik dakita zer oraino).
HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -
elkarketa librea.
Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa baserri(-)etxe bezala.
Azpisarrera gisa jasotzekoa laborari sarreran.