1 emaitza lehengo lepotik burua bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

lehengo lepotik burua
Norbait edo zerbait ez dela aldatu, lehengoa bera dela, adierazteko erabiltzen den esapidea. (Mugatua). Ik. betiko lepotik burua. Semeak lehengo lepotik burua, ordea, eta josten baino askoz nahiago izaten zuen jostatzen ibiltzea. Entzungo zizun, itxuraz behintzat, baina... bai zera, lehengo lepotik hark burua. Baina sistemak lehengo lepotik burua: boterea dagoen tokian emakumerik ez. || Hark, ez dago zer esanik, lehengo lepotik edukiko du orain ere burua. Gwendolenek lehengo lepotik zaukak burua, eta txit firme zagok berean.

Aztergaia: lehengo lepotik burua

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-01-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: LEHENGO LEPOTIK BURUA EDUKI (IZAN). Seguir siendo el mismo; seguir en lo mismo. "Orrek lengo lepotik dauka burua (G-azp, AN-gip-5vill)" Ib. 180 (v. tbn. Inza NaEsZarr 1418 (AN-ulz)). Arek, ez dago zer esanik, lengo lepotikan eukiko du orain ere burua. Apaol 33. Lengo lepotik zeukan arrek burua. Ag G 98. Lêngo lepotik burua / datorren urtean zuk. Or Eus 64. Ez al dute oiek beti izango / burua lengo lepotik? In Alkain 97. Ikusten dut lengo lepotik duzula burua ta zure asmoan tink (irmo) dirauzula. Etxde JJ 65. Mattinek ordea lengo lepotik zeukan burua. Ib. 65. Entzungo zizun itxuraz behintzat, baina... bai zera: lehengo lepotik hark burua. MIH 268. v. tbn. FIr 160. In EZBB II 47. Zendoia 235. (Betiko lepotik). Bañan burua betiko lepotik, batetik, eta oituera zarreri agur egin naia, bestetik, an joan ziran. JAIraz Bizia 17

adib.: lehengo adj. Aurrekoa, igarotako aldi edo denborakoa. Lehengo bideari jarraituaz. Lehengo gizonak. Lehengo udan. Eta berriz ere lehengo eta betiko lelora nentorren. Lehengo eta gaurko idazleak. Bekatu hau lehengoa baino handiagoa litzateke. Hizkuntza guztiak, lehengoak eta oraingoak. Lehengoez gainera. Lehengo lepotik burua.

lehengo lepotik burua eduki (izan) 19: Berria 16 (“Lehengo lepotik izango du burua Sevillak, baina odol freskoarekin”), EiTB (“Dena den, harresirik gabeko gotorlekua izan zen iaz eta oraingoz behintzat, ezin esan lehengo lepotik ez duela burua talde txuri-urdinak”), Jakin (“Burua lehengo lepotik dutela esango nuke”), Argia (“Jaurlaritzak lehengo lepotik du oraindik burua”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

lehengo lepotik burua eduki (izan) 17: Berria 7 (“Tristea, Realak burua lehengo lepotik duela ikustea”, “Bere ustetan, Zapateroren gobernuak halako erabakiarekin «lehengo lepotik» dauka burua eta «Aznarren politika zaharrera» bueltatzen ari dela erakusten du”), Koldo Zuazo 4 (“Hilabete bereko 17an, beste gutun bat idatzi zion, eta burua lehengo lepotik duela agertzen zaigu honetan ere”), Felipe Juaristi (“Palermoko bigarren printzeak lehengo lepotik zuen burua, lehengo izua barrenean sendo eta estu sartua, bera armaduran bezala, irten ezinik”), Jon Muñoz (“Elgar Grosrouvrek lehengo lepotik zeukan burua”), Antton Olano (“Gwendolenek lehengo lepotik zaukak burua, eta txit firme zagok berean”), Joxerra Garzia (“Aste honetan bertan eman du berriro bere iritzia, eta lehengo lepotik du burua”), Hasier Etxeberria (“Ezin litekeela ukan lehengo lepotik burua”), Iñaki Arranz (“Berdin esan genezake beste lokuzio askori buruz: ahoa bete hortzekin utzi, antzarak ferratzera bidali, azak eman, azpiak jan, begia bota, bihotz ukan, burua galdu, burua lehengo lepotik izan, norbaiten bizkar bizi, hitza jan, lepoa egin, piper egin”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, esapidea, eta azpisarrera gisa jasotzekoa lehengo lepotik burua forman.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

lehengo lepotik burua 1. adierako definizioa moldatu: “Norbait edo zerbait ez dela aldatu, lehengo bera dela, adierazteko erabiltzen den esapidea”. Eta kendu oharra. Horrez gain, 2. adiera kendu eta horko adibideak lehenengo adierako azpiadiera bihurtu (bigarren adierako oraingo azpiadiera (Gauzez mintzatuz), lehenengo adierako adibide soila egin). (2021-11-23)

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa lehengo sarreran.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper