lortu, lor/lortu, lortzen
1 du ad. Desiratzen den zerbait izatera edo egitera iritsi. Ik. erdietsi; iritsi 3. Saiatu gabe, ez da deus lortzen. Lortu du baimena. Batek bakarrik lortu zuen bere asmoa. Askatasuna lortu arte. Beste laguntzarik lortzen ez bazuen. Euskara irakaskuntzan sartzea lortu dugu. 2 du ad. Zerbaitetatik edo zerbaiten bidez, gai edo produktu bat atera edo izatera iritsi. Litro bat oliotik gutxi gorabehera litro bat biodiesel lortuko da. Erakusketako azken atalak altzairua lortzeko Arrasateko olagizonek erabiltzen zuten teknika ezagutzeko aukera emango du.