1 emaitza lurreko su bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | EHL | 2022-02-15 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
LURREKO SU (AN-gip-5vill, B ap. EAEL 123 ). Hogar. Cf. Dh 164 e Itz Azald 109, con el significado de 'fuego de este mundo'. Aurreko baztarrean lurreko sua, kanpana aundi batekin. JAzpiroz 165. Hoguera. Lurreko suan, kafea berotzen ari. Larz Iru 78
LB: lurreko su 4: Berria 2 (Iñigo Astiz: Etxea askoz ere goxoagoa egiten du lurreko suak, gustura egoten da haren ondoan, Lurreko suaren atzetik pasatzen dira berogailuaren tutuak, eta etxe guztira barreiatzen dute gero beroa, gelaz gela dauden berogailuetara), Deia (Ana Telletxea: Baserrietan, antzina, lurreko sua ez zen erabat itzaltzen, txingarrak errautsez estaltzen ziren, sugeldoari haize eginez garra goizean berriz fite pizteko), Euskaltzaindia (Pello Salaburu Hau nire aita zenari bildu nion etxean. Lurreko sua piztua utzi genuen eta herrira joan. Handik itzuli ginelarik sua itzalia zegoen, errekia eman behar zionak ez baitzion deusik ere eman); ETC: lurreko su 70: Gotzon Garate (Gero, ordea, senarraren etxekoek bortxaturik, esandakoa jan egin zuen eta poliziari esan zion sua berak hartu zuela, sukaldeko lurreko suaz konturatu gabe), Patziku Perurena 4 (Lurreko sutan ziuka atzeko muturretik apar zuria zeriela ikusten eta aditzen genituen lizar karrote heze haiek, edo lizar morroek, berriz, Orixeren "Suondoko otsa" dakarkidate gogor), Fernando Rey 16 (Kanpoan, kalean, oraindik ilun; leihoak izotz-geruza lodi batek estaliak zeuden, eta bertan pare-pareko lurreko suaren dirdai horien isla ikusten zen), Xabier Olarra 25 (Han bildu zuen ehizarako behar zuen guztia, lurreko suaren aurrean hartz-larruak ezarri zituen, eta armak, berriz, paretetan, artile zuriz forratutako oholetan, zur ilunez laukiztaturik), Koldo Zuazo 6 (Trebera, lurreko suan eltzeak eta zartaginak jartzeko tresna), Ainhoa Eder 6, Hasier Larretxea 2, Patxi Zabaleta 2, Iñigo Astiz 2, P. Salaburu 1, Antton Luku 1, Elurre Iriarte 1, Jasone Mitxeltorena 1, Ana Telletxea 1, Pablo Sastre 1.
ElhHizt: 0; Adorez: 0; Labayru: 0; NolaErran: 0.
Erabilia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa Batez ere Naf. markarekin.
Azpisarrera gisa jasotzekoa lur eta su sarreretan.
Batez ere Naf.