magal
1 iz. Altzoa. Magalean hartu zuen haurra. Magalean jarri. Haur bat magalean eta bestea bularrean. Kolkotik eroria magalean gelditu.
2 iz. Mantala edo gona gorantz tolestean gertatzen den poltsa modukoa. Aleak magalean biltzen. Magal betea saskian hustu.
3 iz. Babesa emanez, beste zerbait bere barnean hartzen duen gauza edo ingurunea. Aldendu zen handik ilunabarraren magalean. Egoera nahasi horretan, elizaren magalean topatu zuten euskarazko hedabideek debekuari iskin egiteko bidea.
4 iz. Mendi baten aldatsa eta beheko aldea. Ik. hegal 9. Mendiaren magalean.