maisu
1 iz. Zenbait egitekotan, gidari edo arduradun gisa ari den pertsona. Itsasontziko maisu gaztea.
3 iz. Irakaslea; gidaria. Ikaslea ez da maisua baino gehiago. Judasek saldu zuen Jesus bere maisu eta ongile handia. Maisuen maisua. Eliza Ama Santuak bere maisuak ditu. Ignazio, Loiolako arima maisu handia.
4 iz. Eskuzko lanbideetan, nagusi gisa aritu eta ikasleei irakasten dien pertsona. Ik. ofiziale. Migel de Santa Zelai, hargin maisua. Herri bakoitzean izango dira langintza guztietan maisu eta langile onak. 5 iz. Aipatzen den artean edo zientzian jakinduria edo trebetasun handia duen pertsona. Gaztelaniazko maisu zaharrak. Guk Orixe izan genuen prosa-maisua. Maruja Torres ez dakit zinikoa den edo ironiaren maisu. Hizkuntza-maisuak. Hilarion Eslaba musika maisua izan zen batik bat.
6 adb. Maisu gisa. Egiteko zail horretan maisu ageri da beti aita Bilbao.