1 emaitza maitasuna egin bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4:EEBS:26 | 2000-12-13 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
Ez dugu aurkitu.
maitasuna egin 13: Akes ("Moersko parke aundi ederrean, maitasuna askatasunez egiten naturaren indarrez, usoak ikus nai nituan zuaitzetan, atak ikus nai nituan uretan, putzu ertzean, iturripean"), X. Kintana ("Hinkori, makineria astuneko bigarren arduradunari, herenegun giza neska batekin maitasuna egiten ari izan zela igarri zionate"), L. Haranburu A. 4 (adib.: "Maitasunik ez genuen egiten, hori ez", "Egunen batetan, kortinak jarri genituen bezala, maitasuna eginen genuen"), Mekanogr 2 ("Maitasuna egin genuenean ere ez ote ninan maite?", "Ezkon aurretik maitasuna egitea ere bekatu dun"), X. Mendiguren B. ("Mutikoen %40ak eta nesken %30ak adin-nagusitasunera iritsi baino lehen egin du maitasuna lehendabiziko aldiz"), Kezkak 1987-88 ("Maitasuna egin genuenean gau hartan, gauzarik ederrenetakoa ikasi genuelako"), Ke arteko egunak ("Beharko... Ezkondu ere egin ginen... penaltiz... orduan askotan gertatzen zen... zailena maitasuna egitea zen, baina lortzen bazenuen, ai!"), P. Aristi ("Pipiari armairu zaharra bezain ezaguna zaie emazte eternalen maitasuna egiteko modua"), JA. Agirre ("semea, etxera etorri da eta maitasuna egiten harrapatu du ama").
Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.
Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.
Erdal hacer el amor / faire l'amour formen ordainak: ElhHizt: amodioa egin; sexu-harremanak izan / HiruMila: ñaka egin, larrua jo / Casve FE: maitakeria egin, apainkan ari, txikokan ari / PMuj DCV: ixkintxoak (xurikeriak, limurkeriak) esan, ttatta egin, maitakeriz ibilli, altxa-lilikatu // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG FB.
HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -
esapide berria da, kalkoz eratua, baina egokia halako hizkuntza-maila batean (cf. eufemismoak); amodioa egin sinonimoarekin batera onartzekoa, lantaldearen ustez.
Sin. amodioa egin.
egin: -a.
maitasun sarrerari dagokion azpisarrera.
- [E210]: maitasuna egin. 1- Hiztegiak ez du horren beharrik. || 1- Kalkoz eratutako esapide honen premiarik ez dagoela uste dugu; baztertzeko modukoa jotzen dugu, euskararen senak nekez onartzen duelako. Horren parekoa den "amodioa egin" errazago sar liteke, geure ustez.
- Erabakia: (H2.2 / 2010-06-21): Bere horretan onartu da lantaldeak proposatua, eta, beraz, amodio sarreran eskainiko da, azpisarrera gisa, «amodioa egin Sin. maitasuna egin».