mardul
1 adj. Bizidunez mintzatuz, gizena, betea, lodia, baina sendoa, indartsua eta osasuntsua. Ik. mardo; guri 2. Emakume gazte, mardul, sendo beltzaran bat. Bildots mardul biribila. Zuhaitz mardula. Fruitu eta ale mardulak. Zazpi galburu eder mardul, lasto batetik zetozenak. 2 adj. Bizigabeez mintzatuz, oparoa, joria. Negar malko mardulak. Euri mardula ari zuen. Hirurehun abestiko sorta mardula. Liburu trinko eta mardul batean. Bazuten arrazoi mardulik horretarako. Obra mardula utzi digu. Irabazpide mardulak lortzeko. Jakinduria mardula.
3 adb. Oparo. Ik. mardulik. Mardul datoz landareak. Negarra mardul egiten zuten Hernanin eliza ondoan.