meditazio
1 iz. Gogartea, hausnarketa. Ik. gogoeta. Egun bakoitzerako meditazio laburrak. Meditazio gaia. Hantxe egoten ziren otoitzean eta meditazio luzeak egiten. 2 iz. Burua pentsamendu eta ideia oroz hustera bideraturiko ariketa, gogoaren baretasuna eta oreka iristea helburu duena. Batzuek yoga edo meditazioa egiten dute lasaitzeko; beste batzuek, berriz, ogia egiten dute, hartziduraren magia ikusteko eta etxean geratzen den usainaz gozatzeko.