mehatxu
1 iz. Norbaiti, beldurtzeko asmoz, kalte egingo zaiola adierazteko ekintza. Ik. zemai; abantada 2. Mehatxuek ez dute beldurtzen. Bere mehatxua bere mugan bete zuen. Gerla-mehatxuak. Mehatxua dariola. || Botoak mehatxupean edo mesedeen truke erosi izan diren herrialdea. 2 iz. Gain-gainean dagoen arriskua; arrisku bat adierazten duen zantzua. Gerraren mehatxutik ihes eginez gero berdintsu izango zen toki batean nahiz bestean geratu. Naturagune eta ekosistema aberatsenak ez dira mehatxutik salbu. Ez da nahikoa klima aldaketaren mehatxuari aurre egiteko. || Bonben mehatxupean bizitzera ohitua. Munduan izugarri ari da hazten mehatxupean dauden animalia eta landare kopurua.