mehe
1 adj. Lodiera txikia, edo ohi dena edo behar lukeena baino txikiagoa duena. Ik. mehar; mehail; + mehats; mehakoil; mehasta. Anton. lodi. Azal mehea. Ezpain meheak. Altzairuzko hari meheak. Oihal mehe leun-leuna. Jantzi mehe urratuak. Begiak zorrotz, sudurra mehe. Oro laino mehe batek estalia. Gizon luze mehe bat (Ik. argal). 2 adj. Arina, fina. Haize mehe bat. Bi hegoz airean dabilen espiritu mehea. || Irri hits mehe baina goxo bat.
3 adj. Hotsez eta soinuez mintzatuz, baxua edo apala ez dena. Ik. zoli. Oihan barrendik mintzo mehe batzuk ateratzen zirela iruditu zitzaion. || Umetxo baten ahotsa zirudien, mehe-mehea, fin-fina. 4 adj. Gauzez mintzatuz, sotila. Gaurdaino entzun gabeko iduri mehe goitarrak dituzten olerkiak.
5 adj. Janariez mintzatuz, gizenik ez duena. Salda mehea. Janari mehea.
6 adj. Likidoez mintzatuz, lodia edo trinkoa ez dena. Ik. zirin. Saltsa mehea. Ardo mehea. Esne mehea. 7 adj. Lurrez eta kidekoez mintzatuz, gizena ez dena. Haziak toki harritsuan, lur mehea zuen tokian erori ziren.
8 adb. Meheki. Mehe iruten duen gizona.
9 adb. Estu. Gerria mehe tinkatuz, hatsik ere ezin hartuz.
10 iz. Bijilia. Mehea hautsi.