1 emaitza negar-eragile bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z7:LBeh | 2014-11-11 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
LBeh (2014-04-03): negar-eragile 42 (horietatik 37 gas negar-eragile dira): Consumer (Tipula ebaki edo txikitzean bere esentzia negar-eragilea airean barreiatzeak mukosetako sekrezioak kanporatzen laguntzen du), Berria (Lurrera erori naiz, baina ez nuen ikusten deus, gas negar-eragileekin estalia zen Upelegileen karrika), EiTB 38 (adib.: Poliziak gas negar-eragileak botaz erantzun du, Theodorakis eta plazan zeuden milaka pertsonen kontra), Argia 2 (adib.: Gobernuak DINOES izeneko eliteko poliziak bidali zituen eta hura infernu bihurtu, kamioa blokatzen duten 5.000 jendeen kontra helikopteroetatik gas negar-eragileak jaurti eta oinezko agenteek balaz egin zutenean su); negar eragile 1, Argia (Oraingoan gainera, gas negar eragile baten efektu bera izan zuen); negar(-)gas 53: Berria 47 (Segurtasun indarrek negar gasekin eta tiroekin erantzun zuten), EiTB 5 (Frantziako Poliziak negar gasa eta txakurrak erabili ditu), Argia 1 (negar-gasak, tiroak eta tankeetatik ura botatzen ibili dira).
EPG: negar(-)eragile 3, Berria (adib.: Riadek esan zuen, alta, gas negar-eragileak baino ez zituela bota, eta horrek izualdia eragin zuela); negar(-)gas 24, Berria (Negar gasak jaurti zizkieten ikasleei).
BerriaEL2013: gas negar-eragile* e. negar gas.
es lacrimógeno / fr lacrymogène: Elhuyar: negar-eragile / Nolaerran: [gaz lacrymogène] negar gas / Zehazki: negar-egingarri; [gas lacrimógeno] negar gas(ak) / Labayru: negar-eragile, negar egiteko(a) | eragiteko(a) / Adorez5000: negar-jariole, negar-eragile, negar-egingarri.
Adierazle egokia da eta erabilia. Honekin batera jasotzekoa da negar(-)gas forma azpisarrera gisa.
Azpisarrera gisa jasotzekoa negar sarreran.
izond.
gas negar-eragilea.