1 emaitza ohartarazi bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ohartarazi, ohartaraz, ohartarazten
du/dio ad. Ohartzera behartu; azpimarratu. Ik. abisatu. Badakit zure adiskide guztietan bat ez dela, zer arriskutan zaren ohartaraziko dizunik. Oihenarten poemak beregandikoak dira, bere ibileren fruituak; baina ibilera horiek, aski zoroak izanik, arretaz ohartarazten digu, gaztarokoak dira, ez geroztikoak. Huts egiten duena ohartaraziz zuzentzea. Ohartarazi nahi dut zer hedadura nasaia zuen orduan Nafarroako euskarak.
[Oharra: ohartarazi, Hegoaldean, dio aditza da (jaia ospatu behar zutela ohartarazi zien eliztarrei) eta Iparraldean, du aditza (ohartarazi zuen gure gizona norbait bazuela ondoan)].

Aztergaia: ohartarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1996-02-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

OEHkoen sailkapena: a) da laguntzailearekin: [Y (abs.) / ohartarazi da / -z]: "Berehala Adam eta Ebaren begiak ideki ziren, eta beren biluztasunaz ohartarazi" (Zerb IxtS); b) du laguntzailearekin: b1) [Xk / ø / ohartarazi du / {-ela, -en, ø}]: "Apezak ohartarazi du bertzalde, aitamen ondotik, zer eginbide eta zer gozo dakarren Jainkoaren baithako sinesteak" (JE Bur); "Sokratek, bizi zenean, ohart-arazi zuen, sentsuek hauteman gauzetarik haraindian, bazirela bertze batzu, adimendu bakarraren menekoak" (Zait Plat); "Ontara arteko grazi guzietaz zalantza sartu diteke; baiñan auetako batzuetan ez da dudarik, Teresak ere oartarazi zuna" (Or QA); b2.1) [Xk / Y (abs.) / ohartarazi du / ø]: "Zedrarena da, ninduen ohartarazi irriz; jauregiko eskalerak zedra taulaz berrituak izan dira" (JE Ber); "Bat-batean horra nun aitak (...) ohartarazten gituen, erranez: Beha, beha" (JE Bur); "soñu ta aize, Espiritu Santua artu zutenak beldurtu ta oar-erazi zituena" (Mb IArg I); "Aitak ohartarazi zituen etxean" (Zerb IxtS); "Ustez-eta ahantzirik dagoen, beetterak ohartaraazten du" (Arb Igand); b2.2) [Xk / Y (abs.) / ohartarazi du / {-ela, -en}]: "Gero, ohart-arazteko gure gizona norbait bazuela aldean, eztul bat egiten dut" (ELzb PAd); "Ohartarazten gitu, bertzalde, delako zangoen alkia gei berez eta ara beretan obratua dela" (JE Ber); "San Josep (...) Maria Sainduak ohartarazi zuen hotz handia hari zuela" (Jnn SBi); "badakit zure adixkide guzietan bat ez dela zer hirriskutan zaren ohartaraziko zaituenik" (Laph); b2.3) [Xk / Y (abs.) / ohartarazi du / {-z, -i}]: "Artha berezi bat hartuko du erregelamenduko artikulu guziak izan diten beiratuak; abusuez ohartaraziko du kontseilua" (JesBih); "Ohartaratzen gitu emeki-emeki gibeleko paretan bi erretauler: batek badauka... bertzeak..." (JE Ber); b2.4) [Xk / Y (abs.) / ohartarazi nahi du {-n}]: "ohart arazi nahi zaituztet zonbat den gauza tristea amodiotik datorrenari gure bihotzak hestea" (Xa Odol); b3) [Xk / ø / ohartarazi nahi du / -n]: "Azkenekotz, lerro hautan nahi dut beraz oharrarazi zer edadura nasaia duen Nafarroako eskuarak" (Zub); c) dio laguntzailearekin: c1) [Xk / ø / ohartarazi dio / -i]: "Kasik burdin-bidearen ondoko soro orok behi edo zezen edeiten zuen, hala ere gauza bakan bati oharterazten balio bezala mintzo zen" (Mde Pr); c2.1) [Xk / Yri / ohartarazi dio / ø]: "Baina ibilera horiek, aski zoroak izanik, arretaz oharrarazten digu, gaztarokoak dira, ez geroztikoak" (MEIG); c2.2) [Xk / Yri / ohartarazi dio / abs]: "Itxuren ostean, norbaitena daiteken agerpen estalia ohar arazten digute, tarte estu bakoitzaren bihurgunetan kuxkur, zai dagoena" (MEIG); c2.3) [Xk / Yri / ohartarazi dio / {-ela, -en}]: "albista onetxek oar-arazi zion bat-batetan, urez beste aldeko kontuakin etzuala geiago zer-ikusirik" (Mok); "Guenez, Arratsak (Vesper) zer lakarken, odei ur-gabeak nundiko aizeak daragizkin, zer gogoeta derabilzkin Auster (Ego) ezoak, eguzkiak oartaraziko dizu" (Ibiñ Virgil); d) Besteak: d1) [ø / Y (abs.) / ohartarazi ø / ø]: "balio geiagoko obra egiten zuen ordea, uri-buru artan sartzen asi ziraden hereje Luterotarretako asko oartuazi eta fede-osoko egi ederretara erakarri ta biurtuazitzearekin" (Aran SIgn); "Egunez gaitz zen jarraitzen Engrazi oartu-azi gabe, bañan gabaz aixa jarrai zekioken..." (Etxde JJ); d2) [ø / ø / ohartarazi / ø]: "berariz, baiña benetan oartaraziz, ezkon-ituna irakurten entzutean, neskame-agiri zala uste ukan bear zutela zesaien" (Or Aitork); "Oartarazteko edo nolabait alderagiteko, ez adiskide antzean, ez maisu itzalez, ez nuan batere mugonik" (Or Aitork); "Bizkitartean ez nagoke ohart-arazi gabe Platon'ek nahikundea sar-arazten duela ezagutzan" (Zait Plat); "Ez gaztigatu, baizik ere deithu, ohart-arazi, mainatu" (Dv LEd); "Zenbat aldiz ohart-arazia izatu naiz, eta nik tapatu beharriak" (Dv LEd).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ohartarazi, ohartaraz, ohartarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ohartarazi, ohartaraz, ohartarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-rt(u)+a-.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper