oinaze
1 iz. Mina, bereziki bizia. Buruko min hura, hortzetako oinaze hura. Ikusi zuen, orduan, zer oinaze eta laido handiak jasan zituen. Ezin jasanezko oinazeak. Zenbat atsekabe eta oinaze hartu zuen. Haur egiteko neke-oinazeekin ama berehala hil zen. Oinazez beterik hil zen. Nigatik odolezko izerdiak eta oinazezko negarrak isuri zenituen. Infernuko oinazeak. Martirien oinazeak. || Gaitz eta oinazepean bizi gaitun, neska.
2 iz. Nahi bizien edo grinen aseezinak sortzen duen atsekabea. Lurreko oinaze eta atsekabe guztiak. Ama Birjinaren oinazeak. Neure oinaze-lagunengana sentitzen nuen urrikia.