1 emaitza ontzi jabe bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ontzi jabe, ontzi-jabe
iz. Ontzi baten jabe den pertsona. Ik. armadore. Ontzi jabeak 95.000 euro arteko isuna jaso dezake.

Aztergaia: ontzi jabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2005-07-05 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONTZI-JABE (BeraLzM; untzi- L, BN, S ap. Lh). Armador, naviero. "(Hb), armateur" Lh. Amerikatara ostera bat egiñarte, eukan ontzi-jaubeagandik, etxean egoteko baimena. Echta Jos 211. Ontzi-jabeak etziote uzten nolanai langille eskurakoiari. TAg Uzt 46 (214 ontzijaube). Errekiña eskatzeko baimendun diran berebil edo ontzi jabeei. EAEg 3-3-1937, 1196. Etxeberrik [...] nori berea ematen dio burjesari (ontzi-jabeari), buruzagiari (patroiari) eta pilotuari, elizaren ontziaz ari dela. MEIG III 57. Untzi-jaubekideak Egiluz gizon pozkarria ta Koiskorreneko gizon gaztea. Erkiag Arran 167

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

untzijabe (eta untzi-jabe) 2: EUSTAT ("Untzien eta untzijabeen gidazerrenda"), K. Biguri ("Bazen garaia —atera zuen untzi-jabeak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ontzi-jabe : LurE (ontzi jabe, adibide gisa), Euskalterm 1 (armadore sinonimoarekin); untzi-jabe : AB38 1; untzijabe : AB50 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, HiztEn.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ontzi jabe : EuskHizt (adibide gisa), PMuj DVC (ontzi-jabe) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, Lh DBF, DRA.

adib.: ontzi 4 iz. Ur gainean higitzen den zernahi ibilgailu, bereziki txikia ez dena. Ik. belaontzi; gerraontzi; itsasontzi. Gure ontziak bi masta zituen. Ontziaren haize oihalak. Ontziaren gaina edo gainaldea. Ontziaren zola edo hondoa. Egotz ezazue sarea ontziaren eskuinaldean. Ontziko aparailua egotzi. Ameriketatik datozen ontzietan. Uholdean hondatuak izan baitziren Noeren ontzian ez ziren guztiak. Ontzira sartu zenean (Ik. ontziratu). Hamabost tonako ontzi batean. Ontziz ibili. Ontzi txiki arin batean. Nola doakigun hondora, ura hartuz, ontzia. Eta harkaitz bat jota, ontzia galdu zen. Ontziko sukaldaria. Ontzi jabea

ontzi(-)jabe 26: Argia 4 (“Greziako ontzi-jabeen patronalak ez du ematen ezta bazkideen kopurua ere”), Elkar (“Ez beldurrik izan bere kapitainaren eta bere ontzi-jabearen esanetara ari zela hil duten gizon batengatik”), DiarioVasco (“Getariako eta Orioko ontzi jabeen artean”), Berria 4 (“Bien bitartean, baliteke gaur goizean Alakrana berriz itsasoratzea, ontzi jabeak esan duenez”), EiTB 8 (“Ontzi-jabeek isolatutako gelen alde egin dute, piratei aurre egiteko”), Jakin 2 (“restige -kBahametako bandera erabiltzen zuen; konpainiaren jabea ofizialki Liberian egoitza zuen Mare Shipping zen; ontzi-jabearen ordezkaria Grezian egoitza zuen Universe Maritime enpresa zen”), UEU (“Itsasoan nabigatzeko argi hori San Pedroko Kofradiak zuen jarria, 1491n sortua berau eta maisuen zein ontzi-jabeen zerbitzuan zegoena”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ontzi(-)jabe 12, Berria (“Rodriguezek zehaztu zuen nazioarteko merkatua «gorantz» doala: «Industria plana guztion artean adostu eta ontzi jabeak erakartzeko baliabideak findu behar ditugu”).

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

ik. euskaltzainen oharrak s.u. armadore: PS: "Esanahia beste modu honetara jarriko nuke: `itsasontziaren jabea, ontzi jabea' eta onartu". // AE: "Ez nago seguru beharrezkoa denik, baina onartzekotan definizioan honela emanen nuke: isatsontzi(-)jabe. Ontzi(-)jabe, ostera, ez nuke jarriko, ontzi-jabe guztiek ez dutelako zertan itsasontzi-jabeak izan behar". // PS: ""Ontzi jabe" proposatzen da lan taldeak hala eskaturik. Horretarako txosten berezia prestatu zuen eta han ikusten da aski ongi dokumentatua dela, lekukotasun askorekin. Horregatik uste dut egokiena dela dagoen moduan uztea, hori da nire proposamena". // BO: "Ez dut uste armadore hitza `itsasontziaren jabea' esanez definitzen ahal dela. Lehenik, segurtatu behar litzateke euskaraz armadore izateko ontziaren jabe nahitaez izan behar dela egiazki (erran nahi dut juridikoki). Hala balitz ere, ez zait iduritzen bi kontzeptuak parekide diren, itsas ontzien jabeak normalean ez baitira armadore. Onartuko al genuke erretore eta kapitain `apaiza' eta `soldadoa' definizoen bidez argitzea? Proposamena: armadore hitza sartzen da, beste ezer gabe (edo its(aso) edo horrelako zerbait gaineratuz, nahai bada)". // AE: "Nik neure proposamenduari eusten zioat, Pello, zehatzak izatea ez delako desegokia. Bidenabar, nik dauzkadan berba-txostenetan ez duk ezer agertzen armadore hitzari buruz". // BAgiria (2003-07, 2003-09, 2003-10): "Erabakia: armadore".

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea (eta bego armadore arautua bere soilean).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea, armadore arautuarekin lotura eginez.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-jabe.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ontzi sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. armadore.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper